Koordinatzaileak: Imanol Mercero eta Larraitz Idarreta.
Tokia: Donostiako Haur Liburutegi Naguasia (Fermin Calbeton, 25).
Prozedura: Literatura Mintegiak hamar saio ditu ikasturtean zehar. Hilabetero, larunbat goiz batez egiten da.
Programa: Irakurketa mintegia programa 24-25
Baldintzak: Bazkideek doan hartzen dute parte mintegi honetan. Gehienez, 25 parte-hartzaile onartuko dira.
Informazio gehiago: 943 471 487 / administrazioa@ibbygaltzagorri.eus / Azalpen bideoa / Izen-emate inprimakia
Galtzagorri elkartea sortu zenetik, Haur eta Gazte Literaturaren inguruan lanean dabiltzan hainbat profesionalek aholkularitza gune gisa erabili dute. Sarri, bibliotekari, irakasle, ikerlari eta hezitzaileek Galtzagorrira jotzen dute euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren alorrean dituzten zalantzak argitze aldera. Urte hauetan guztietan behar horri erantzuten saiatu gara Galtzagorrin, beti ere, elkartekide direnen borondate ona bidelagun hartuta.
2005ean, eskarien eta galderen gorakada ikusirik, Euskal Haur eta Gazte Literaturako Irakurketa Mintegia osatu genuen. 2005eko urtarrilaren 9an elkartu zen lehen aldiz, urteetako hausnarketa lan bati erantzunez. 2007an berriz, Irakurketa Mintegi honek pauso bat gehiago eman zuen: Haur eta Gazte Literaturan urtero argitaratutako liburuak irakurtzeaz gain, formazioa eskaintzera igaro zelarik. Itziar Zubizarreta idazle, irakasle eta ipuin kontalariak egitaraua prestatu eta koordinatu zuen 2007an lehenengo aldiz.
Ordutik urtero bildu da Galtzagorriko Literatura Mintegia. Urtez urte, euskaraz haurrentzat argitaratzen diren liburu guztiak irakurtzeaz gain, formazio programa ezberdinak landu dira ikasturtero. Haur Liburuak baloratzeko irizpideak, literatura genero ezberdinen ezagutza, liburuen dinamizazioa, aurkezpenak...
Mintegi honetan, Galtzagorriko bazkidez osatutako talde bat biltzen da hilero larunbat goiz batez. Besteak beste, bibliotekariak, irakasleak eta dinamizatzaileak biltzen dira: literatur zaletuak izateaz gain, beraien lanetan argitaratutako azken liburuen irakurketa eta azterketaren beharra dutenak, hain zuzen. Izan ere, beraien jardunean sarri horiei buruzko informazioa falta zaie ekintzak burutu edo prestatzeko garaian.
Egitasmo estrategikoa
Literatura Mintegia egitasmo estrategikoa da Galtzagorrirentzat. Izan ere, bertan egindako irakurketa eta liburuen hautaketatik elikatzen baitira Galtzagorriko hainbat egitasmo.
Mintegi hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesari esker egiten du Galtzagorri Elkarteak. Egitasmo honek Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntza ere jasotzen du OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) erakundearen bidez.
Galtzagorri elkarteko bazkide bazara, eman izena 2024ko irailaren 13a baino lehen!
Hemen izen-emate inprimakia (irailaren 2an irekiko dugu)
Galtzagorri elkarteko bazkide bazara, eman izena 2023ko irailaren 15a baino lehen!
Hemen izen-emate inprimakia