2018an abiatu zuen Galtzagorri elkarteak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailarekin batera “Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa. Galtzagorrirentzat ezinbestekoa da irakurzaletasunean bitartekari lana egiten duten profesionalen trebakuntza. Irakasleak bitartekariak direnez gero, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan prestakuntza eskaintzen zaie irakasleei.
Saioak praktikoak dira eta bertatik bertara eskaintzen dituzte Galtzagorriko adituek. Halaber, tokian tokiko udal liburutegietako liburuzainak gonbidatzen dituzte ikastetxeak eta liburutegiak saretze aldera.
Liburu berri eta aukeratutakoen bilduma aurkezten zaie irakasleei, baita bakoitzarekin irakurzaletasuna hauspotzeko erabil ditzaketen estrategiak ere. Galtzagorri elkarteak osatutako gida bat banatzen dute adituek non estrategia horiek jasotzen diren.
Guztira, sei urte hauetan 351 eskolatara iritsi gara; 458 lantegi eskaini diegu 9.000 irakasleei eta 40 bat udal bibliotekariri. Irakasle asko motibatu ditugu urte hauetan eta irakurketarekiko grina duten bitartekari bihurtu.
2024an ere Irakasleentzako Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak egingo ditugu. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, 72 lantegi eskainiko ditugu EAE osoan.
Irakasleentzako irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak - 2024
Martxan jarri dugu "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin.
7. edizioa da aurtengoa.
Izena emateko, hemen.
Animatu, eta parte-hartu!
Irakasleentzako irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak - 2023
Galtzagorri Elkarteak martxan jarri du "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa,Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin. 6. edizioa da aurtengoa.
Izena emateko, hemen.
Galtzagorri elkarteak martxan jarri du "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin.
5. edizioa da aurtengoa. Hemen deialdia!
Izena emateko, hemen
Galtzagorri elkarteak martxan jarri du "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin.
4. edizioa da aurtengoa. Hemen deialdia!