Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera Biko-Teka tailerra antolatzen du Iruñean. Tailerraren xedea idazle eta ilustratzaile hasiberriek bikotean elkarlanean jartzea da eta elkarlan horretatik album ilustratu baten proiektua sortzea. Finean, album bat nola pentsatu, nola idatzi, sekuentziatu eta marraztu daitekeen lantzen dute lau egun eta erdiz irauten duen tailer trinkoan.
Urrats guzti horietan sakontzeko ariketa sorta oparoa eskaintzen dute irakasleek: iratzargailu ariketak -idazketa automatikoa ia-ia-, irudiek iradokitzen dutenetik abiatutakoak, hitzetatik irudiak sortzekoak, film zatietatik edo musika aleetatik abiatutakoak... Guztia bihur daiteke inspirazio iturri. Ariketa eta hausnarketa tarteez gain, bikoteei lanerako denbora ematen diete eta denbora horretan, hain zuzen, sortzen dira album ilustratuen proiektuak. Sortutako den-dena, izan ariketen emaitzak nola elkarlanarena, ikaskideekin partekatzen da Biko-Tekan.
Halaber, tailerraren baitan goiz bat eskaini ohi zaio euskal editoreen eta album ilustratuetan aditu direnen eta parte-hartzaileen arteko hitzaldi-solasaldiari.
Ikastaroan parte hartzeko aukeratuak diren sortzaileek beka bana jasotzen dute.
Biko-Teka Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Sariak hauspotuta jaio zen. Hain zuzen ere, Sari honen 2017, 2018, 2019, 2020, 2022 eta 2024ko edizioen garaileak Biko-Tekan jaiotako lanak izan ziren: 2017an, Ainara Azpiazuk eta Paula Estevezek egindako Arraroa albuma; 2018an, Dani Martirenak idatzitako eta Ana Ibañezek ilustratutako Cosimoren katiuskak; 2019an, Aintzane Usandizagak idatzitako eta Asier Iturraldek ilustratutako Etxe honetan; 2020an, Sandra Garayoak ilustratutako eta Itziar Otegik idatzitako Lorerik gorriena albuma; 2022an, Eider Perez Adeletxek idatzitako eta Iban Illarramendi Echabek ilustratutako Kiratsa albuma; eta 2024an Mamuki album ilustratuarekin irabazi dute Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak Etxepare Saria.
2025eko edizioaren gidariak Maite Mutuberria ilustratzailea eta Iñigo Astiz idazlea izango dira. Tailerra Iruñean egingo dugu urtarrilaren 27tik 31ra, Ziudadelako Armen Aretoan. Izena emateko epea ireki dugu eta zabalik egongo da abenduaren 5era arte.
Hemen DEIALDIA
Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta, 2024ko Etxepare Sariaren Irabazleak
Aurreko edizioetako irabazleak
Axpik ere bidali digu berea!
Aukera galduko duzu?
Ez egin zalantza eta eman izanea azaroaren 26a baino lehen!
Hemen, Miriam Lukik BIKO-TEKA tailerrean izandako bizipenak!
Eman izena BIKO-TEKA VI liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrean!
Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan. 2022an Maite Mutuberria ilustratzailearen eta Iñigo Astiz idazlearen gidaritzapean.
Ikusi Dani Martirenak kontatzen diguna!
Izen emate epea: azaroaren 26a
Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra. Urtarrilaren 25etik 29ra. Iruñan.
Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan. Idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea da Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten tailer honen helburua. Bosgarren tailer honetara Dani Martirena eta Ana Ibáñez gonbidatu ditugu autoekoizpenari buruzko informazioa eman dezaten.
Izen emate epea: abenduaren 4a