Praktika onak

Ikaztegietako herri eskola - Gipuzkoa

Ikaztegietako eskolan Literatur astea ospatzen dute urtero eta bertan, familiako kideak eskolara joaten dira haurrei ipuinak kontatzera.

Aldi berean, ikasleen artean bikoteak antolatzen dituzte eta handienek txikienei ipuinak kontatzen dizkiete. Asko gustatzen zaie ekintza hau eta prestaketa orduetan oso gogotsu egoten dira!