Aurten ere ekintza desberdin bitartez irakurzalatusana bultzatu nahi izan dute Berrobiko eskolan. Hauetariko batzuk arrakasta handia eduki dute:
1- "Nire libururik gustukoena". Parte hartu nahi izan duten ikasleek orri zati batean beraien libururik gustukoen izenburua idatzi dute eta beraien izen abizena. Kutxa batean sartu dituzte paperak eta, taldeka, atera dute bat, liburu baten irabazlea. Irakasleek ere parte hartu dute.
2-" Irakurketa herriko txokoetan". Ikasleekin herrira atera dira irakurtzera. Herriko txoko desberdinak aukeratu dituzte umeek, bertan irakurtzeko.