Galtzagorri elkarteak urteak daramatza haur eta gurasoentzat irakurketa klubak antolatzen eta gidatzen. Irakurketa Klubak irakurketa sustatzeko ekimenak dira; eta bertan haur txikiak 6-36 hilabete bitartekoak, 3-5 urte bitartekoak eta 6-8 urte bitartekoak eta euren gurasoak bildu izan ditugu, euskarazko literaturaren inguruan gozatzera.
Adinean gora eginez, klub hauek 8-10 urteko haurrei zabaldu dizkiegu. Helburua, jakina, aurreko adin tarteetan bezalaxe, irakurketaz eta literaturaz gozatzea da, eta literaturaren arlo desberdinak lantzea: irakurketa ozenak, liburu aurkezpenak, olerkiak, abestiak, irakurketa gidatuak, igarkizunak, elkarrizketa txikiak, aho-korapiloak...
Haurrak irakurketa prozesuan autonomoagoak diren honetan, ez da irakurketa klubeko saioetarako gurasoen parte-hartzea bilatzen; bai ordea, etxean gurasoen inplikazio txiki bat. Izan ere, gurasoak dira testuen eta haurren arteko bitartekari nagusiak, eta haurrek klubetako saioetan eskainitako irakurgaien gainean etxean laguntasuna dutela ikusten badute, errazagoa egingo zaigu denoi bide honetan urratsak ematea. Horrela, saioetako bizipenak eta bertako irakurgaiak partekatzeak familia osoari literaturaz gehiago gozatzeko parada eskainiko dio.
Edukiak
Saio bakoitzean, Galtzagorri elkarteko profesional batek gidaturik, parte-hartze aktiboa eskatuko zaie haurrei. Era honetako ekimenak gauzatuko dira:
Helburuak
Partaidetza
Saioetan, 8-10 urte bitarteko hamabi haurrek har dezakete parte.