Ipuin kontalarien maratoia

Galtzagorri elkarteak 25 urte bete zituen 2015ean eta urteurrena ospatzeko Ipuin Kontalarien Maratoia antolatu zuen urte hartako udazkenean. Adin multzoetan banatu zituzten entzuleak, hasi haur txikietatik eta gaztetxoetaraino. Lehenengo maratoi hura San Telmo Museoan egin zuten. Orduz geroztik, urtero-urtero egin dute. Orain Donostiako Haur Liburutegi Nagusian egiten dute, urri partean.

Egitarau anitza prestatzen du Galtzagorrik adin ezberdinetako haurrei ipuin aukera oparoa eskaintzeko. Klown ukitukoak, kontaketa musikatuak, kontaketa ilustratuak eta animalia kontuak, bestak beste. Ipuin beste kontalari pasa dira jada maratoitik.

Ipuinak entzutea doan da, entzuteko gogoa baino ez da behar. Baldintza bat bakarrik dago: aretoa bete arteko toki muga.

 

                                                                   

Ipuin kontalarien II. Maratoia
Ipuin kontalarien III. Maratoia
Ipuin kontalarien IV. Maratoia