SARRERA
"Kontuari Kontu" aretoak Itziar Zubizarretak zuzendu eta moldatu duen euskal tradiziozko ipuin bilduma bati eta hari lotuta sortu den jolas literarioa izendatzen du. Ipuin bilduma horretan agertzen diren lau ipuinak tradiziotik hartu eta moldatu ditugu. Era berean, tradiziozko ipuin horien gaia ere eguneratu dugu.
Ipuingintza unibertsalean koka ditzakegu lau ipuin hauek; azken batean, tradiziozko ipuingintza gizakiaren ondarea baita eta ez herri bakarrarena. Herri bakoitzak sortu du ordea ondare berezi horren interpretazioa, bere gizarte propioari egokitu diolako.
IPUIN JOLASA
Aipatu dugun ipuin bilduma transmititzeko, jolaserako espazio bat sortu dugu. Eta espazio hau magia bereziarekin kutsatu nahi izan dugu. Bi plano gurutzatzen ditugu bertan: ametsaren mundua eta errealitatea, bien arteko mugan sare handi bat jarri dugu estalki moduan.
Ipuinek ametsezko mundu batera eramaten gaituzte, eta, aldi berean, haiek ametsezko mundutik datozkigu. Espazio erreala eta onirikoa bereizten duen sarearen lau ertzetatik zintzilik ipuin bakoitza sinbolizatzen duten lau objektu ipini ditugu: horietako bakoitzak ipuin bakoitza gogoan izan eta kontatzeko parada eskaintzen digu. Soinu instalazio bat ere entzun ahal izango dugu, ipuinen ametsezko mundurako sarbide gisa.
ARETO LITERARIOEN EZAUGARRIAK:
OSAGAIAK:
Lehen aipatu dugun “Kontuari Kontu” ipuin bilduma Aitziber Alonsok ilustratutako kutxatxo batean jasota agertzen zaigu, non, ipuinez gain, CD bat ere kokatu dugun.
CDak tradiziozko 4 ipuin horiek biltzen ditu, Patxi Zubizarretak eta Itziar Zubizarretak ahoz gora kontatuak eta Zuriñe Fernandez de Gerenabarrenaren musika originalak lagunduta.
Ipuin bakoitza kaxa barruan dauden 4 liburuxketako bakoitzean jasota dago eta maisuki ilustratua 4 euskal ilustratzaile ezberdinen eskutik:
SORTZAILEAK: