Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-07-31

Zubizarretaren "Magalik badaki” ipuinean oinarritutako ilustrazio tailerra Polonian

Patxi Zubizarreta Poloniako Wroclaw hirian izan zen ekainaren 20tik 23ra. Hiri honek 2016.urtean Donostiarekin partekatuko duen Europako Kultura HIriburu izendapena dela eta, Wroclaw 2016 Kultura Hiriburuko arduradunek euskal kulturaren lantegi irekia antolatu baitzuten. Lantegi honen baitan ilustrazio tailer bat eskaini zen Zubizarretak idatzitako “Magalik badaki” ipuinean oinarrituta.

Hala, ilustrazio tailerrean parte hartu zuten ilustratzaileek aipatu ipuinaren polonierazko itzulpenari ilustrazioak egin zizkioten. Zubizarretak tailerrean parte hartu zuen, bertaratu ziren ilustratzaileei bere inspirazio iturriei eta euskal ilustratzaileek egiten duten lanari buruzko eskolak eskainiz.

Ilustrazio tailerraz gain, euskal jantzietan oinarritutako moda ikastaroak, sukaldaritza klaseak, zinea eta musika ere landu ziren ekainaren 20tik 23ra Wroclawko egitarau zabalean.