Hemeroteka

2019-09-17

Yolanda Mosqueraren lanak ikusgai daude Aieteko Kultur Etxeko Ilustratzaileen Txokoan

Gaurtik hasi eta abenduaren 8ra arte Yolanda Mosquera (Amurrio, 1976) ilustratzailearen lanak izango dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean, Ilustratzaileen Txokoan.

Arte Ederretan lizentziatua da Mosquera, diseinu grafikoan espezializatua. Ilustrazio profesionalarekin izan zuen lehen harremana diseinu estudioetan izan zen. Artikuluak, liburuxkak, jolasak, multimedia aplikazioak eta abar ilustratu zituen. Marrazketa eta pintura tailerren irakaslea ere izan da.

2008an, haurren album Ilustrazioko graduondokoa ikasi zuen Bartzelonako Diseinu eta Arte Eskolan, eta album ilustratuen munduarekin liluratu geratu zen. 2011n, "Peru Abarka" album ilustratuen lehiaketako irabazlea izan zen, Beroki gorria liburuarekin. Lehen aldiz argitaratzen du album ilustratu formatuan. Lan hau Euskadi Literatura Sarien Ilustrazio ataleko finalista izango da. Bere lana Arabiar Emirerrietako, Mexikoko eta Italiako erakusketa ezberdinetan erakusteko hautatua izan da.

2013 urtearen amaieran Caballitos de Sal haurrentzako olerki liburuaren ilustrazioak argitaratzen ditu eta hilabete batzuk geroago lan honekin Ohorezko Aipamena lortzen du “Sharjah Book” azokan (Arabiar Emirerri Batuak).

2018an Euskadi Literatura Saria jaso zuen, ilustrazio atalean, "La pequeña Roque" liburuaren ilustrazioekin. Gaur egun autonomo gisa lan egiten du.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

Astelehenak eta jaiegunak: itxita