Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-10-31

Yolanda Arrietarentzat Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria

Argiaren alaba liburu autoeditatuarekin Yolanda Arrieta (Etxebarria, Bizkaia, 1963) idazleak irabazi du Euskadi Saria Haur eta Gazte Literatura alorrean. Gaur egungo neska baten gorabeheren bidez, Bizenta Mogel idazle eta itzultzailearen bizitzaren berri ematen du lan horretan Arrietak.16 urtetik gorako gazteei zuzendutako saiakera da lan saritua.

Egileak berak argitaratutako liburua da Argiaren alaba, eta Markina-Xemeningo Udalaren babesa izan zuen horretarako.

Yolanda Arrieta Galtzagorri Elkarteko bazkide eta lankidea, hainbat egitasmotan hartzen du parte eta lan handia egin du gurasoekin eta hezitzaileekin haurren artean irakurketa sustatzeko giltzarriak emanez.

Galtzagorri Elkartearean izenean ZORIONIK BEROENA eta merezitako sariaz goza dezala opa diogu Arrietari.

"Argiaren alaba"

Mirarik hamazazpi urte ditu, aita amerikarra eta ama euskalduna. Estatu Batuetan bizi arren, ama eta izeko Amaia jatorri euskalduna mantentzen saiatu dira, betidanik, eta horregatik moldatzen da primeran euskaraz. Gaitasun handiko nerabea izanik, ez du inoiz arazorik izan letrekin eta zenbakiekin, baina berak dioen bezala, “adimena estatistiken gainetik doanean, emozioak auskalo, eta bizipenak, estatistikoki altutzat hartzen den adimena baino koska bi beherago, hegaldatzeak eskatzen duen abiada hartzeko lurrik gabe sentitzen da bat”. Horregatik, etxean beretzat antolaturiko planei aurrea hartuz, izeko Amaiarekin igaroko du 2013ko uda, aitita-amamen lurraldean. Era bitxi batean, ordea: denboran salto eginez, bi mende eta laurden aurretik, bertan hazitako neska idazle baten bizimoduan murgildu ahala, datuak fikzio bihurtzen.

Liburuari buruzko kritika, Amaia Alvarezek Argia astekarian argitaratua.

Bideo honetan berak autoeditatutako liburuaz dihardu.