Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-04-11

Yolanda Arrietak jaso du 2022ri dagokion Lizardi Saria

Yolanda Arrietak jaso du 2022ko Lizardi Saria Mari Gonagorri eta hamazazpi berri (Denonartean, 2023) lanarekin —Enrique Morentek ilustratua—. Saria Zarautzeko Udalak ematen du eta Arrietak 5.500 euroko dirusaria jaso du, ilustratzaileak 1.000 euro behin lana argitaratuta. 

Epaimahakideak Castillo Suarez, Ibon Egaña eta Kati Olaizola izan ziren eta sariaren 41. edizioko irabazlearen lana aukeratu zuten —13 lan aurkeztu ziren—. Nabarmendu zuten liburuak ahozko tradiziotik edaten duela eta errimak, musikalitatea, hitz jokoak eta haur poesiaren baliabideak maisuki ekarri dituela Arrietak. 

Saria apirilaren 2an jaso zuen idazleak Zarautzen. Ekitaldian Imanol Urbieta musika eskolako umeek kantatu zuten, Castillo Suarezek hitz egin zuen epaimahaiaren izenean eta Miren Agur Meabek iraurri zuen manifestua. Enrique Morente liburuaren ilustratzailea ere han zen.

Zorionak Yolanda eta Enrique, begondeizuela!!