Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-04-24

Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdia

Apirilaren 4an argitaratu zen ALAHOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean) Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdia. 2011an argitaratutako Haur eta Gazte Literatura alorreko itzulpenik onenak hautatuko dira sariketa horretan. Iaz saritutako lanak Idoia Diez de Ulzurrunek itzulitako "Linh Jaunaren biloba" (La petite fille de Monsieur Linh) Gazte Literaturan, eta Aiora Jakak itzulitako "Esan ama, nork egiten ditu umeak" (Mutter, sag, wer macht die Kinder?) haur Literaturan izan ziren.

Aurten 9.000 euroko sari bana emango da, Haur Literaturaren alorrean bata, eta Gazte Liteeraturan bestea.

Lanak edozein hizkuntzatatik euskarara egindako Haur eta Gazte Literaturaren alorreko itzulpenak (2011n lehen aldiz argitaratuak) izan beharko dute eta ezin dira 2010ean edo 2011n saritutako lanak aurkeztu.

Lanak aurkezteko epea deialdia argitaratu eta 2 hilabetera amaituko da.