Hemeroteka


Elkarbanatu
2010-06-01

Vitoria-Gasteiz sarietara aurkezteko epea ekainean bukatzen da

Bi sail ditu Vitoria-Gasteiz Sariak. Batak, Haur literaturan (6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat) egindako euskarazko itzulpen lan hoberena saritzen du 9.000 eurorekin. Besteak, Gazte literaturan (13-18 urte bitarteko gazteentzat) egindako euskarazko itzulpen lan hoberena saritzen du beste 9.000 eurorekin. 

Sari ekonomikoaz gain, saritutako itzulpen sorta bat erosi egiten du Gasteizko Udalak eta gizarte etxeetako liburutegi eta ikastetxeetara banatzen ditu, irakurzaletasuna sustatzeko xedez.

 

Aurkezpen baldintzak

 

Edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren alorreko itzulpenak aurkez daitezke. Beti ere, 2009. urtean lehen aldiz argitaratuak behar dute izan. Hala ere, lehendik beste norbaitek itzulitako lanen itzulpen berriekin ere parte hartu ahal izango da lehiaketan, aurreko itzulpena egin zenetik hamar urte igaro badira behintzat.

 

Nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu itzultzaile bakoitzak modalitate batean zein bestean. Horretarako eskabide-eredu ofizialean ageri diren datuak bete eta igorri beharko dira, izenpetuta, gutunazal batean. Gainera, aurkeztutako liburuen eta horien jatorrizkoen ale bana ere aurkeztu beharko du. Helbidea honakoa da: Gasteizko Udaleko Erregistro Nagusia, Espainia plaza, 1, behea.

Hori bai, aurtengo ediziora ezin dira aurkeztu, 2008 eta 2009. urteetan sarituak izan ziren itzultzaileak.