Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-07-30

Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sarirako deialdia argitaratu da

Uztailaren 10ean argitaratu zen Vitoria-Gasteiz itzulpen-sarien 2015eko deialdia. Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzea helburu duen lehiaketa. Aurkeztu beharreko lanek 2014ko legezko gordailua izan behar dute eta irailaren 11 da lanak aurkezteko azken eguna.

Hona deialdiko punturik garrantzitsuenak:

1) Aurkeztu ahal izateko, 2013 eta 2014ko deialdien aldean, ez da beharrezkoa Gasteizko Udalerrian erroldatuta egotea.

2) 2014. urteko lege-gordailua duten itzulpenak izan behar.

3) Bi sail: haur-literatura (6-12 urte), 9.000 euroko saria (dagokion zerga-atxikipena egingo zaio); eta gazte-literatura (13-18 urte), 9.000 euroko saria (dagokion zerga-atxikipena egingo zaio)

4) Aurkezteko epea: bi hilabete, ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Beraz, 2015eko irailaren 11a da azken eguna.

5) Deialdia osoa: https://www.alava.net/botha/Boletines/2015/081/2015_081_03244_E.pdf