Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-06-12

Vitoria-Gasteiz itzulpen-sarirako deialdia

Maiatzaren 28an argitaratu zen Vitoria-Gasteiz itzulpen-sarien 2014ko deialdia. Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzea helburu duen lehiaketa. Aurkeztu beharreko lanek 2013ko legezko gordailua izan behar dute eta uztailaren 29a da lanak aurkezteko azken eguna.

Aurkezten diren lanen itzultzaileek Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldatuta egon beharko dute. Bi urteko aintzintasuna izan beharko dute erroldan, 2014ko ediziora aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatuta.

Ez da onartuko enpresek egindako itzulpen-lanik.

Sari bana emango da, bi sail hauetan:

- 1. Haur literatura (6-12 urte): diploma eta 9.000 euro.

- 2. Gazte literatura (13-18 urte): diploma eta 9.000 euro.

 

Informazio gehiago deialdian.