Hemeroteka


Elkarbanatu
2009-05-29

Vitoria-Gasteiz Haur eta Gazte literaturako itzulpen sariko deialdi berria

2008an haur eta gazte liteaturaren alorrean euskaraz argitaratutako itzulpenik hoberenak saritzen ditu sari honek. Edozein generotako literatura lanak saritzen ditu, beti ere giza eskubideen urraketaren apologiarik egiten ez duten itzulpenak baldin badira.

 

Bi sail daude: Haur Literaturakoa bat, hau da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat argitaratutako euskarazko itzulpenena. Eta Gazte Literaturakoa bestea: 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat argitaratutakoa. Kategoria bakoitzean, saria 9.000 eurotakoa delarik.

Sari ekonomikoaz gain, saritutako lanen sorta bat erosten du Gasteizko Udalak gizarte etxeetako liburutegi eta ikastetxeetan banatzeko, beti ere irakurzaletasuna sustatzeko xedez.

 

 

Baldintzak

Nahi adina lan aurkeztu ditzake itzultzaile bakoitzak modalitate batean zein bestean. Horretarako eskabide-eredu ofizialean ageri diren datuak bete beharko ditu, eta orri hori izenpetuta gutunazal batean bidali. Gainera, aurkeztutako liburuen eta horien jatorrizkoen ale bana ere aurkeztu beharko du.

Edozein hizkuntzatik euskarara egindako itzulpenekin parte hartu ahal izango da lehiaketa honetan. Baina lehen aldiz 2008an argitaratuak izan behar dute.

Literatur itzulpengintzan aditu diren bost pertsonek osatutako epaimahai batek baloratu eta hartuko ditu erabakiak ondoren. Aurreko urtean gailendu zen itzultzaileetako batek ere parte hartu ahal izango du.

 

Epea eta entrega lekua

Lanak Gasteizko Udaleko Erregistro Nagusian (Espainia plaza, 1, behea) aurkeztuko dira, ekainaren 1a baino lehen. Ordutegia: 8:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara izango da.

Postaz ere igortzea izango da. Informazio gehiago nahi duenak kontsulta dezala web orrialde honetan bertan dagoen EHG Literatura atalean aurkituko duen Lehiaketa agenda. Bertan aurkituko ditu lehiaketa honen oinarri osoak.