Hemeroteka


Elkarbanatu
2017-09-24

Udan ere literaturaz gozatzeko aukera

Uztailak uda betean sartu gaitu -eguraldia gora-behera-, eta liburuz betetako udaldia eskaini digu beste behin ere. Oporrak dituenarentzat eta lanean segitzen duenarentzat bidaiatzeko, eta, abentura eta emozio berriak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen digu literaturak. Baina nondik hasi? Erantzunik ez baduzu, hemen dituzu Euskal Herriko hainbat liburutegiren aurtengo udarako proposamenak. Eta horiekin aski ez baduzu, gure web guneko Dokumentazio gunean bildu ditugun irakurketa gidak kontsultatu eta hasi gozatzen!

 

Urtaro bakoitzarekin ohi dutenez, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako, Legazpiko eta Oñatiko Udal Liburutegiek elkarlanean Biblioporrak gida argitaratu dute. Bertan aurkituko dituzu liburu gomendatuen artean: Haserre gorria, Irakur iezadazu ipuin bat eta Ez da konprenitzen ahal gerra!

 

Ermua, Iurreta, Ondarroa, Markina-Xemein eta Durangoko bibliotekek ere hutsik egin gabe argitaratu dute beraien gomendio-sorta: Udan ze berri?. Gida honetan sartu dituzte Bidaia, Nire maitea eta Oz-eko azti harrigarria liburuak.

 

Bilatu gustuko duzuna eta gozatu irakurketaz, gozatu udaz!