Hemeroteka


Elkarbanatu
2011-06-17

Txotxongiloak eta haur literatura eskutik TOPICen

Guztira, 10 saio eskaini ditu Galtzagorri Elkarteko Miren Gonzalezek Topic, Tolosan datoen Txotxongiloen Nazioarteko Zentroan. Tolosako Hirukide Ikastolako 3. mailako 4 gela, Samaniego Ikastetxeko 3. mailako 3 talde eta Laskorain Ikastolako 2. mailako 3 talde bertaratu dira saio hauetara.

 

Irudiz Irudi, Liburu ibiltari aretoaren saio berri hauetako bakoitzean 20 eta 25 haurrek parte hartu dute. Berriak diogu, txotxongiloak, ilustrazioa eta literatura uztartzea baitzuten helburu. Horregatik, Miren Gonzalez dinamizatzaileak ikasle guzti hauek txotxongiloak gauzatzeko instrukzio liburuak sortzen jarri ditu.

Modu honetan, txotxongiloak sortzeko teknika ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte haurrek batetik; baina bestetik horiek ilustratu, maketatu eta txotxongilo bakoitzaren istorioa nolabait gauzatu behar izan dute.

 

Tailerrak

 

Ume bakoitzak pertsonaia-txotxongilo baten istorio txiki bat jaso du berak asma dezan haren itxura. Honez gain, txotxongiloa egiteko pista batzuk jaso ditu: zein materialekin dagoen eginda, mugitzeko mekanismoa eta beste instrukzio batzuk. Hortik aurrera, talde bakoitzak liburu bat osatu du. Liburu horietan, umeek sortutako pertsonaia-txotxongiloak agertzen dira azalpenekin.

 

Saioen adibidetxo bat hementxe duzue ikusgai.