Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-09-12

Topaketa emankorrak ari dira izaten aurtengo Marraz(i)Oak

Bihar, irailak 12, amaituko dira 2014ko Marraz(i)Oak topaketak. Aurten ere harrera ezin hobea izan dute eta parte hartzaileen hitzetan oso interesgarria da Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak mahai gainean jarri duten gaia: "Aldare profanoak".

Leku paregabean ari dira gaia lantzen: Donostiako Santa Teresa komentuan, Artelekuren egoitza berrian. Aldare erlijiosoen inguruko iruditeria ardatz hartuta era guztietako ilustrazio eta objektuak ari dira sortzen: iruditxoak, egurrezko aldareak, sortutako pertsonaien istorioak eta abar.

Topaketen helburua tradiziozko hizkuntzarekin esperimentatzea eta aldareen begirada desideologizatua lantzea zen eta jardunaldia amaitzeko saio baten faltan, helburu hori lortu dute.

Topaketak amaitu aurreko egunean, azken ariketa bat proposatu zaie parte hartzaileei: egurrezko aldare profanoa sortzea. Aurretik, Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak elkarrekin sortu duten aldarea ikusi ahal izan dute parte hartzaileek.