Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-05-13

"Sundoko ipuinak" literartur topaketak Eskoriatzan

Eskoriatzan, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Literatur Topaketa egingo da maiatzaren 13an, Sutondoko Ipuinak lelopean. Herri ipuinak eta mitologia hartuko ditu ardatz aurtengo edizioak. Horrekin, bertan irakasle ikasketak egiten ari direnek, hau da, etorkizuneko irakasleek, euskal kulturaren transmisioan eragile izan daitezen nahi dute antolatzaileek.

Literatur Topaketa hauetan hainbat idazlek eta ikaslek hartuko dute parte. Besteak beste, Jesus Mari Olaizola Txilikuk eta Anuntxi Aranak, berriz, ipuinak kontatzera etorriko dira Koldo Izagirre eta Edorta Jimenez idazleak.

Ikasleen parte hartzeari dagokionez, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek zenbait bideo erakutsiko dituzte; Erasmus programaren barruan Eskoriatzan dauden ikasleek euren herrietako ipuinak kontatuko dituzte. Horrez gain, Lehen Hezkuntza graduko 3. mailako ikasleek pertsonaia mitologikoen inguruko erakusketa prestatuko dute.

 

Hona egitaraua: 

Goizeko saioa: Zaldibar udal aretoan (Eskoriatza)
09:00-9:15: Literatur Topaketari ongi-etorria sutondoan
09:15-10:15: Jesus Mari Olaizola Txilikuren hitzaldia: “Kontaketaren plazera”
10:15-10:45: Koldo Izagirreren ipuin kontaketa: “Baztango lanbroa” 
10:45-11:15 Atsedena
11:15-12:15: Anuntxi Aranaren hitzaldia: "Anbotoko Dama, deabru ala goiandere?" 
12:15-12:45: Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleen bideo emanaldia: “Kontatu irudiz”
 
Arratsaldeko saioa: Eskoriatzako campusean
14:30-14:45: Ongi-etorria bazkalosteko naufragiora
14:45-15:15: Edorta Jimenezen ipuin kontaketa: “Naufragoa eta kupela”
15:15-15:45: Erasmus ikasleen ipuin kontaketa: “Long ago in a land far, far away...”