Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-07-02

Sortzaile eta argitaletxeen arteko topaketak 2024ko Ikusi Mikusi azokan

2024ko urriaren 11n eta 12an IKUSI MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azokaren edizio berria ospatuko da Sarako herrian. Azokak euskarari eta haur eta gazte literaturari premiazko tokia eskainiko die, laugarren urtez, eskolen eta profesionalen egunean, urriaren 11n, eta familien egunean, urriaren 12an.

Aurten ere, sortzaileek argitaletxe ezberdinekin biltzeko aukera izanen dute, urriaren 11an 15:00etatik 16:30etara gauzatuko diren speed-dating edo zuzeneko topaketa profesionalen bitartez.

Sortzaile bakoitzak 10 minutu izanen ditu gehienez bere sormen lana aurkezteko eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izanen da. Horretarako, IZEN EMATE FITXA bete eta ikusimikusi@gmail.com helbidera bidali beharko dute.

Sortzaileek haien lanak argitalpen bat publikoari aurkezteko aukera ere izanen dute, hala nahi badute, urriaren 12an, 12:00etatik 16:30etara. Horretarako ere IZEN EMATE FITXA bete beharko dute. Bitartekari batek gidatutako 15 minutuko aurkezpenak izanen dira eta zuzenean filmatu eta emanen dira Kanalduden