Apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu zabalean. Urtero bezala, OEPLIk, bere lau atalekin batera: Consejo General del Libro Infantil y Juvenil, Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil (ClijCAT), Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil (GÁLIX) eta Galtzagorri Elkartea, egun hori ahalik eta herririk gehienetan ospatu dadin nahi du. Hori dela eta, Galtzagorri elkarteak Euskal Herriko liburutegi, liburu-denda eta ikastetxe guztiei dei egiten die egun horren ospakizunetan parte hartzera eta aurten IBBYren Lituaniako atalak prestatu duen mezua eta kartela zabaltzera. Baita “HGL Selfie” izeneko lehiaketan parte hartzera ere.
Hain zuzen ere, honako gonbidapena luzatzen diegu hezkuntza-zentro, liburutegi eta liburu-denda guztiei:
ATXIKITZEAK
Aurten ere, atxikitze sistema izen-emate elektronikoaren bidez egiten jarraituko dugu, OEPLIren web gunearen bidez (www.oepli.org). Horretarako, pauso hauek jarraitu behar dira:
1.- OEPLIren web guneko HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA orrialdean atxikitze orrialdera bideratuko gaituen lotura bat agertuko da (https://www.oepli.org/eu/Dia-Internacional-Libro-Infantil). Orrialde honetan datu guztiekin bete beharreko formulario bat egongo da. Datuen babeserako politika onartu beharko da eta eskatzen zaie liburutegi/liburu-denda/eskolei gurasoen eta tutoreen baimena eska dezatela argazkiak erreproduzitu ahal izateko.
Formularioa bete ostean, mezu elektroniko baten bidez baieztatuko da atxikitzea, eta, 24 orduren buruan (OEPLik datu guztiak zuzen daudela ziurtatzeko behar duen denbora), erakunde hori atxikitzea adierazi duten erakundeen zerrendan agertuko da, Erkidego Autonomoen arabera sailkatuta.
Atxikitze formularioa otsailaren 18tik martxoaren 30era egongo da aktibo, hori izango da atxikitzeak egiteko epe-muga.
2.- Ondoren, apirilaren 2tik aurrera eta hilabete guztian zehar, bigarren formulario bat egongo da atxikitako erakundeen eskura. Horren bidez, burututako jardueraren aipamena egin eta ekitaldiko argazkiren bat igotzeko aukera izango da.