Komikiak eta euskara elkarrekin lotzen jarraitzeko xedez sortu du Saure argitaletxeak lehiaketa berri hau. Parte hartzea banakakoa da eta doanekoa. Izena eman behar da horretarako, honako web gunean: http/www.ekomikiak-saria.com Aipatu estekan izena eman ondoren, egin beharreko lana honakoa da: marrazi batzuei gidoi bat asmatzea euskaraz eta on line. Epaimahaiak honakoa hartuko du kontuan: gidoiaren originaltasuna, sormena (hitz-jokoak, ironia, irudimena...) eta testuaren gramatikaltasuna. Idazketa-lana egin ostean, parte-hartzaileei galdetegi bat egitea eskatuko zaie, komikigintzan duten ezagutza neurtu ahal izateko.
Sariak
Aurkezten diren hiru lanik hoberenak honako sariak eskuratuko dituzte: lehenak 300 euro, diploma eta ekomiki bat; bigarrenak, 200 euro, diploma eta ekomiki bat; hirugarrenak 100 euro, diploma eta komiki bat. Laugarrenetik hamargarrera artekoek, diploma bana eta ekomiki bana jasoko dute. Epaimahaiaren erabakia http: // www. ecomic-experience.com orrialdean argitaratuko da.