Ordenagailuen, e-readerren eta sakeleko telefonoen erabilera eta haurren irakurketaren maiztasunaren arteko erlazioa arakatu dute Western Australian Study in Children's Book Reading izeneko ikerketan.
Guztira, 4 eta 6 urte bitarteko 997 haurren irakurketa ohiturak eta horiek gailu elektronikoetara zuten sarbidea arakatu zituzten 2016an Margaret Kristin Mergak y Saiyidi Mat Ronik-ek.
Ikerketa horretan argitaratutako ondorioen artean, honakoak aipa daitezke:
Gailu elektronikoetarako sarbidea maiz duten haurrek, ez dituztela gailu horiek liburuak irakurtzeko erabiltzen. Haurrek, orokorrean, pantailan baino nahiago dutela paperean irakurtzea diote ikerketa honen emaitzek.
Ikerketaren ondorioen arabera, zenbat eta gailu elektroniko gehiago eskura izan, orduan eta gutxiago irakurtzen du haurrak. Ikerketa honek ondorioztatu du, beraz, haurrei gailu elektronikoak eskura jartzeak beraien irakurketa ohiturak murrizten dituela.
Are gehiago, sakeleko telefonoa erabiltzen duten haurrek, orokorrean, gutxiago irakurri ohi dutela diote ikerketaren emaitzek.
Hainbat ikerketa zientifikok frogatua duen gisan, liburuak irakurtzea oso eraginkorra da hizkuntzaren konpententziak hobetu eta mantentzeko. Hain zuzen ildo horretan egiten du lan Galtzagorri Elkarteak, besteak beste, Bularretik Mintzora kanpainaren bidez, 2008. urtetik.