Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-09-17

Saharako kanpamenduetara liburuak daramatzan autobusa laguntza eske

Bubishera, izan, berri onak dakartzan basamortuko txori bat da. Baina 2008az geroztik kanpamendu sahararretara liburuak daramatzan autobusa ere bada: irakurzaletasuna bultzatu, irakurle klubak sortu…

Harrezkero mila eta bat proiektu gehiago bideratu ditu, baina gaur egun, zaharraren zaharrez, bertan behera geratzeko arriskuan dago. Ibilgailua bera berritu beharko litzateke liburuek basamortuan berri ona izaten jarrai dezaten (lehendik Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzaren bidez autobus bat lortu zen) eta horri buruzko kezka Galtzagorrira ere heldu zaigunez, hemen duzue lotunea, edozein informazio edo laguntza bideratu ahal izateko: http://www.bubisher.org