Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-01-30

Peru Abarka Album Lehiaketarako deialdia

Dagoeneko martxan da Peru Abarka Album Lehiaketa 2016. Ohi bezala lehenengo idazleen txanda izango da, eta epaimahaiak hautatuko lanean oinarrituta egin beharko dituzte ilustrazioak irudigileek. Idazleentzat lanak entregatzeko epea otsailaren 2an amaituko da. Gero apiriletik aurrera ilustrazioen txanda izango da.

Lehiaketan 18 urtetik gorakoek har dezakete parte eta kategoria bakarra da: helduentzako literatura. Gehienez bi lan aurkez daitezke.

Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratuko da album formatuan.

Oinarriei buruzko informazio gehiago blogean edo oinarrietan bertan.