Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-12-08

Patxi Zubizarreta eta Koro Navarrorentzat "Vitoria-Gasteiz" itzulpen sariak

Zubizarretak eta Navarrok eskuratu dute 2016ko "Vitoria-Gasteiz" itzulpen saria. Patxi Zubizarretak Pablo Zapataren Dalai Lamaren zaldiak (Los caballos del Dalai Lama) lanarekin eskuratu du Haur Literaturako itzulpen saria. Koro Navarrok, berriz, Edgar Allan Poeren Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk (The black cat and other writtings) euskaratzeagatik jaso du Gazte Literaturako itzulpen saria.

Patxi Zubizarretak lehenago ere eskuratu du sari hau, honekin laugarrena du: Printze txikia (2002), Ibrahim jauna eta Koranaren loreak (2007), Irasagar arbolaren itzalean (2012) eta Dalai Lamaren zaldiak (2016) itzulpenekin.

Koro Navarrok lehen aldiz eskuratu du sari hau, baina baditu bere itzulpen lana saritu duten beste batzuk: 2003an, Euskadi Literatur Saria jaso zuen itzulpenaren alorrean, Isaac Singerren Zortzi Kontakizun euskaratzen egindako lanagatik; 2008an, Zaitegi Saria, Doris Lessingen Belarra kantari liburuagatik

"Vitoria-Gasteiz" itzulpen sarien banaketa ekitaldia abenduaren 2an egingo da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.