Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-12-20

Olariagaren lanak ikusteko azken astea

Abenduaren 15era arte daude ikusgai Donostiako Aiete Kultur Etxean, Ilustratzailearen Txokoaren barruan, Antton Olariagaren hainbat lan. Abenduaren 18tik aurrera Maite Gurrutxagaren lanak izango dira ikusgai.

Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortutako Ilustratzaileen Txokoa egitasmoa 2012ko urrian jarri zen martxan eta jada Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola eta Antton Olariagaren lanak egon dira erakusgai, Aiete Kultur Etxean.