Hemeroteka


Elkarbanatu
2011-11-28

OEPLIren lehendakaritza lau ordezkaritzen artean banatuko da

OEPLIren (Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Erakundea) lehendakaritza erakundea osatzen duten lau atalen artean banatuko da 2013. urtera arte. OEPLI Espainiako estatuko lau hizkuntza ofizialek (gaztelania, euskara, katalana eta galegoa) ordezkatzen dituzten elkarteek osatzen dute: Consejo General del Libro Infantil y Juvenil, Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil (ClijCAT), Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil (Galix) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartea. 2008tik lehendakari kargua bete duen Maria Jesus Gilek erakundea osatzen duten elkarte bakoitzeko lehendakariaren esku utzi ditu bere kargua eta betebeharrak: Aholkularitza, Finantzak, Edukia eta Komunikazio sailak. Horrela erabaki zuten alde guztiek uda aurretik egindako bileran.

Hemendik aurrera, beraz, IBBYren (International Board on Books for Young People) Espainiako ordezkari den OEPLI erakundeko lehendakaritza lau elkarteetako lehendakarien artean banatuko da: Galtzagorriko Elkarteko Aitziber Alonso, ClijCat-etko Reina Duarte, Consejo General del Libro Infantil y Juvenileko Sara Moreno eta Galix-eko Francisco Castro. Maria Jesus Gilek hartutako ildoari jarraituz, modu koordinatu eta interaktiboan lan egiteko konpromisoa hartu dute guztiek.

Maria Jesus Gilek OEPLIn egindako lanen artean, nabarmentzekoa da, 2010ean Santiago de Compostelan (Galizia) egin zen IBBYren Nazioarteko Kongresuaren antolakuntza: A Forza das Minorias.

Datozen bi urteetan lehendakaritza berriak hainbat proiektu jarriko ditu martxan: blog interaktiboa, proiektu berriak babestuko dituzuten enpresekin harremanak... Beti ere, Haur eta Gazte Literaturak literaturgintzan merezi duen lekua mantentzeko helburuarekin egingo du lan.