Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-05-21

OEPLIk 2023ko ezinbestekoen zerrenda aurkeztu du

OEPLIk 2023ko haur eta gazte literaturak emandako uztatik hautatutako liburuen zerrenda aurkeztu du. Tartean, euskaraz sortutako obrak daude. Zehazki, guztira, 263 libururen iruzkinak jasotzen ditu katalogokoan eta, horien artean, 19 euskarazko obrak dira. Galtzagorri elkarteak, OEPLI estatuko haur eta gazte liburuaren erakundeko euskal atala den heinean, euskarazko obrak aukeratu ditu, kalitatearen printzipioari jarraiki, betiere. Hain justu, Lore Agirrezabalek egin ditu aukeraketa eta iruzkinak. Zerrendak, baita ere, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz sortutako lanak jasotzen ditu.