Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-02-04

Odriozola, Astiz eta Igerabide IBBYren Ohorezko Zerrendan

IBBYren Ohorezko Zerrendan sartu dira Elena Odriozolaren Etxean Barrena (Denonartean, 2019), haren euskarazko itzulpenagatik Juan Kruz Igerabideren lana bera eta Iñigo Astizen Joemak eta Polasak (Elkar, 2019). Zerrenda horretarako proposamenak Galtzagorri elkarteak egiten dizkio IBBYri OEPLI erakundearen bitartez, eta hartara euskarazko obren presentzia bermatzen dugu. 

IBBYren Ohorezko Zerrenda ibiltaria da. Izan ere, ohorezko katalogoan sartzen diren lanekin (mundu guztiko 180 liburu inguru) erakusketak osatzen dituzte nonahi, hala iraunkorrak nola ibiltariak. 2022ko Zerrendaren erakusketa 2022ko irailean Putrajayan (Malaysia) egingo den IBBYren 38. Biltzarrean aurkeztuko dute lehen aldiz. Ondoren, Boloniako Haur Liburuaren Azokan erakutsiko da, Italian. Astiz, Igerabide eta Odriozolaren lanak ikusgai egongo dira baita ere Zurich, Tokio, Munich, Bratislava, Kuala Lumpur eta San Petersburgon izango diren erakusketa iraunkorretan. Baina ez da hor bukatzen Zerrenda honen ibilbidea: IBBYk mundu guztian zehar ibiltari ibil daitezen Ohorezko Zerrendako liburuekin zazpi erakusketa osatzen baititu. Hortaz, euskal egileen lanak mundu guztian zehar ibiliko dira aurten liburu azoka ezberdinei lotutako erakusketa ibiltarietan.

Hiru egile hauen bi lanokin, beraz, euskarazko HGL munduan zehar ibiliko da.