Naroa Zubillagak gazte literaturaren atalean irabazi du Marleen Haushoferren Horma (Erein, 2023) eleberriaren itzulpenagatik eta Amaia Apalauzak Hemen eta orain (Txalaparta, 2023) Laura Branden lanaren itzulpenagatik irabazi du haur literaturaren atalean. Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria antolatzen du, gure literaturaren ekosisteman haur eta gazte literaturaren esparruan itzulpengintzari lotutako sari bakarra da.
Hamalau hautagai egon dira eta epaimahia Karlos Del Olmo Serna, Ainara Ruiz Benito, Itziar de Blas Fernandez de Gamarra, Miren Ibarluzea Santisteban eta Karlos Zabala Oiartzabalek osatu dute. Itzultzaile bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu.
Zorionak bi itzultzaileei!