Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-08-27

Mirein Asiainenk irabazi du Ilustrazioaren VI. Katalogo Iberoamerikarra saria

Miren Asiain Lorak (1988, Iruñea) irabazi du Ilustrazioaren VI. Katalogo Iberoamerikarra saria. 19 herrialdetako 788 ilustratzaileren artean hautatu dute Asiainen lana. Berearekin batera, 33 ilustratzaileren lanek osatuko dute orain Ilustrazioaren VI. Katalogo Iberoamerikarra.

Epaimahaiak Asiainen lanaren kalitatea artistikoa, bere lanaren sentsibilitate plastikoa, bere irudiek iradokitzen duten giro poetikoa eta beste hainbat ezaugarri azpimarratu ditu saria ematerakoan.

Miren Asiain irabazle hautatzearekin batera, epaimahaiak beste ilustratzaile batzuen lanaren kalitatea ere nabarmendu nahi izan du eta horien artean da Iratxe Lopez de Muniain (1985, Iruñea) nafarra ere.