Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-04-27

“Miñan” liburuari buruzko booktubea bidali digu Olatz Salvadorrek

Berrogeialdi honetan, Olatz Salvador abeslariak, bere ahots goxoaz abestiak grabatu eta sare sozialetara igotzeaz gain, liburuak gomendatzeari ekin dio. Booktuberboom Gipuzkoako Booktuber lehiaketa babesteko asmoz beste booktube bat bidali digu! Oraingo honetan, Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek elkarlanean sortutako "Miñan" liburua gomendatu digu.

Olatzek liburua irakurtzeko gonbita egiten digu, hausnarketarako eta begiak irekitzeko baliagarria izango zaigulakoan. Mila esker Olatz! Guri behintzat irakurtzeko gogoa piztu diguzu!

Eta zuek? Zein liburu duzue esku artean? Booktube bat grabatzera animatuko al zarete? 14-18 urte bitarteko gazte gipuzkoarra bazara, bidali zure booktubeak maiatzaren 8a baino lehen! Nahi beste bidali ditzakezu! Sari mundialak daude jokoan

  • EPAIMAHAIAREN SARIA: GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa. Aurkezten diren booktuber gipuzkoarren guztien artean onena hautatuko du bi adituk osatutako epaimahaiak.
  • PUBLIKOAREN SARIA: Bi lagunentzako abentura txangoa. Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, maiatzaren 8tik maiatzaren 12ko 12:00ak arte Booktuberboom booktube kanalean “gustatzen zait” gehien jasotzen dituen booktubearentzat.

Oinarriak – Adibideak Youtubeko kanala

Zuen gomendioen zain gaude!