Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-11-28

Mexikoko hiriburuan egingo da IBBYren Nazioarteko Kongresua

Hurrengo urtean, 2014an egingo da IBBYren Nazioarteko 34. Kongresua Mexikoko hiriburuan, irailaren 10etik 13ra bitartean. "Que todos signifique todos: May everyone really mean everyone" lelopean egingo da bilkura eta, dagoeneko informazio guztia bilduko duen web gunean martxan dago ondoko helbidean: http://www.ibbycongress2014.org.

Web gune horretan bildu dute egitaraua, hizlariak, tarifak, ostatu hartzeko lekuari buruzkoak eta Mexiko Barruti Federalari buruzkoak.

Horrez gain, sare sozialetan ere izango du bere lekua kongresu-aurrekoak. Dagoeneko, zabaldu dituzte Facebook, Twitter eta google+ guneak eta RSS bidez ere jaso daiteke informazioa.

Izen-emate epea hilabete honetan zabalduko da.