Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-09-14

Mazoka azokan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Gasteizko Mazoka Marrazki Azokaren VII. edizioa egingo dute abenduan eta dagoeneko izena emateko epea ireki dute, hain zuzen urriaren 4ra arte zabalik egongo da. Webgunearen bitartez izena eman daiteke. Aurtengoan ere marrazkien online erakusleiho bat izango da berriz ere, eta bertan hautatutako 40 egileak Mazokaren galerian egongo dira. Urriaren 21ean emango dute hautatutakoen berri. 

Azoka birtualarekin batera aurrez aurreko ekintzak egingo dituzte, hala nola: abenduaren 17tik 19rako asteburuan, jarduera paraleloak egingo dira Arabako hiriburuko Montehermoso Kulturunean, herritar guztientzat, sorkuntza grafikoari eta beste diziplina kultural batzuei buruzkoak, erakusketa bat ere egongo da.

MAZOKAren ikasleentzako IV. “BEKIKASLE” beka eskatzeko deialdia zabalduko dute, 500 €-koa eta Laboral Kutxak babestua. Hasi berri den ikasturtean marrazkigintzarekin lotutako ikasketak egiten ari den ikasle batek lortuko du.