Hemeroteka

2024-01-25

Martxan da "HGL Eskolan" ikastaroa

Hasi da Haur eta Gazte Literatura Eskolan ikastaroa. Aurtengoa bosgarren edizioa da eta orain artean ikastaro osagarria izan bada ere, aurrerantzean Unibertsitate Hedakuntzako Ikastaro gisa homologatuko du EHUk. Haur eta gazte literatura ardatz duten hamabost saio hartzen ditu, eta Gasteizko Kirol eta Hezkuntza fakultatean egiten dugu, asteazkenero, 17:00etatik 20:00etara. Lau bloketan banatuta, euskarazko haur eta gazte literaturaren historia, sistema, kanona, irakurzaletasuna sustatzeko erreminta teorikoak eta praktikoa eta generoak (narratiboak eta ikonografikoak) lantzen ditugu. Lanketa hori puntako euskal sortzaileekin eta akademikoekin egiten dugu. Ikastaroak, gaur-gaurkoz, bere liburutegi propioa du eta ikasleei bertako liburuak maileguan har ditzakete.

Apirila bitartean arituko gara astez aste euskarazko haur eta gazte literatura ereiten, jorratzen eta lantzen. 

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren babesari esker egiten dugu, EHUrekin lankidetzan.