Hemeroteka


Elkarbanatu
2019-10-23

Martxan da Booktuberboom Booktuber lehiaketa

Martxan da Booktuberboom Lehiaketaren III. ekitaldia eta baita kedadak ere. Dagoeneko Iurreta eta Hondarribiko liburutegietan izan gara eta datorren astelehenan Ondarroaren txanda izango da. Aurten, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri elkarteak elkarlanean martxan jarri zuten egitasmoak bidelagun berria topatu du, Gipuzkoako Foru Aldundia. Bidelagun berri honi esker bultzada sendoa lortu du egitasmoak eta aldaketa berriekin dator: Pertsonaia ezagunen booktubeak, spot berria eta sari potoloak.

Hauek dira hirugarren edizio honetan banatuko diren sariak:

  • EPAIMAHAIAREN SARI NAGUSIA: Booktuber lanetan jarraitu ahal izateko materiala (Kamera, mikrofonoa eta tripodea) eta liburu eta disketan gastatzeko 200€ko bonoa.
  • EPAIMAHAIAREN BIGARREN SARIA: GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.
  • PUBLIKOAREN SARIA: Bi lagunentzako abentura txangoa. (Booktubea publiko egitea erabakitzen dutenentzat soilik)
  • GIPUZKOA SARIA (BOOKTUBER GIPUZKOARRENTZAT): GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.

Azarora bitartean hamabi kedada egingo ditugu guztira. Kedada horietako batzuetan gazteek booktube-ak zer diren eta nola egiten nola egin ikasiko dituzte. Hauek dira datozen kedaden datak:

  • Urriak 28, astelehena. Ondarruko liburutegian, 10:45tan.
  • Azaroak 4, astelehena. Lakuako Ibaiondo liburutegian, 12:30etan.
  • Azaroak 6, asteazkena. Zallako liburutegian. 10:30etan.
  • Azaroak 8, ostirala. Elorrioko liburutegian. 10:20etan.
  • Azaroak 13, asteazkena. Salburuako liburutegia. 11:00etan.
  • Azaroak 15, ostirala. Markina-Xemeingo liburutegian. 11:30etan.
  • Azaroak 26, asteartea. Pasai Donibaneko liburutegian. 10:30etan.

Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktube-a. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Booktuberboom egitasmoak booktube lehiaketa eta booktuber kedadak hartzen ditu. Kedada hauek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gaztelekuetan zein liburutegietan egingo dira. Helburua 14 eta 18 urte bitarteko gazteen irakurzaletasuna hauspotzea da. Nola? Ikus-entzunezko euskarriak baliatuta. Bide batez, euskal booktuber plataforma bat sortzea dute helburuz. Dagoeneko egitasmoa euskal booktuber komunitatearen lehen hazia landatzen ari da. Iazko edizioan 50 booktubetik gora jaso ziren.

Lehiaketara lanak azaroaren 29ra arte aurkez daitezke. Parte hartzeko oinarriak blog honetan izango dira eskuragarri.