Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalarekin elkarlanean, eta Etxepare Sariaren antolatzaileen babesarekin, antolatzen duen BIKO-TEKA tailerra hasi da Iruñean. Aurtengoa laugarren ekitaldia da. Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Yolanda Arrieta idazleak gidari lanak egingo dituzte. Zortzi bikote arituko dira lanean, ilustratzaile eta idazle bana bikoteko. Tailerrak ostiralera arte iraungo du eta artistek album ilustratu baten proiektua sortzeko aukera izango dute. Karla Fernandez de Gamboa Hizkuntzaren Didaktikan doktoreak album ilustratuei buruzko hitzaldi-solasaldia egingo du aurtengo BIKO-TEKAn.
Liburu bete maletekin iritsi dira Alonso eta Arrieta BIKO-TEKAra, eta parte hartzaileei sortzea jolastea dela esan die Arrietak tailerrari hasiera emateko.