Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-08-26

Marraz(i)Oak topaketetako lanen erakusketa

Aurten Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrena dela eta, Ilustratzailearen Txokoa Marraz(i)Oak-en parte hartu dutenen lanen erakusleiho bihurtuko dugu. Donostiako Aiete Kultur Etxearekin lankidetzan Marraz(i)Oak topaketetan urte guzti hauetan parte hartu duten ilustratzaileen lanen erakusketa bat egingo dugu datorren irailaren 19tik urriaren 22ra. Horrez gain, Marraz(i)Oak-en sortutako ilustrazio lanen enkante edo subasta bat egin nahi dugu urtemuga festarekin batera.

Enkante horretan lortzen diren funtsak munduan zehar beharrean aurkitzen den haur liburutegiren bati eskaini nahi dizkiogu.

Bi ekimen hauetarako topaketetan parte hartu duten ilustratzaileen kolaborazioa behar dugu. Hori dela eta, dei egiten diegu orain arte Marraz(i)Oak jardunaldietan burutu edo hasitako bi ilustrazio lan erakusketarako presta ditzaten. Izan daitezke bozetoak, ilustrazioak, maketak, santoralak…

Egitasmo hauetan parte hartzeko gogoz dauden ilustratzaileak, Galtzagorri Elkartearekin harremanetan jarri beharko du EKAINAREN 30A BAINO LEHEN, egitasmo honen xehetasunak azaldu eta bere bi ilustrazio lan horiek helarazteko moduaz hitz egiteko.

Telefonoa: 943471487

Helbide elektronikoa: galtzagorri@galtzagorri.eus