Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-09-25

Marraz(i)Oak topaketetako lanak Ilustratzailearen Txokoan

Irailaren 16tik urriaren 22ra artelan berriekin beteko da Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoa. Galtzagorri Elkarteak 2009. urtetik antolatzen dituen Marraz(i)Oak topaketetan sortutako ilustrazio eta artelanak izango dira ikusgai bertan. Besteak beste, honako ilustratzaileen lanak izango dira: Mattin, Lorena Martínez, Josean Morlesin, Maite Azkargorta, Maite Caballero, Nagore Txintxurreta, Idoia Beratarbide, Begoña Durruty, Aitziber Alonso, Unai Fernández, Dani Maíz...

Guztiak izan dira Marraz(i)Oak-eko formazio jardunaldietan, batzuk behin baino gehiagotan. Ilustratzaile horiek Marraz(i)Oak-en egin dituzten lanak dira Ilustratzailearen Txokoan erakutsiko direnak: ilustrazioak, album mutuetarako zirriborroak, ilusionismoaren teknikak erabiliz sortutako mugimenduzko ilustrazioak, santoralak, aldareak, bideo-animazioa...

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenak eta jaiegunak: itxita.

Asteartetik ostiralera eta igandeak: 10:00-14:00.

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.