Hemeroteka


Elkarbanatu
2009-10-05

Marraz(i)Oak, Ilustratzaile topaketak Artelekun

Ilustrazioak literaturan duen rol hori landuko litzateke jardunaldietan. Ondorioz, istorio bat ilustratzeko bideak landuko lirateke.

Zertan datza

10 ilustratzaile hasiberriei beka bana emango zaie, honako hau eskainiko delarik: formazioa, ikastarorako beharrezko materiala, egonaldia eta dietak. Beraz, astebetean zehar (5 egunetan) Artelekun bertan formazio jarraian arituko dira. Beraiekin batera irakasle bi egongo dira: bata gidoilaria, Harkaitz Cano, bestea ilustratzailea, Ignasi Blanch. Gidoilariak hari narratiboari buruzko formazioa emango du; ilustratzaileak hari narratibo hori oinarri hartuta, ilustrazioaren lanketaren ingurukoa.

Topaketa hauetan, honako gaiak landuko dira:

 

- Obra grafikoaren edukia eta forma

- Genero desberdinak

- Pertsonaien egitura; psikologikoa eta formala

- Gidoiaren eraikuntza

- Album ilustratu baten eraikuntza

- Kolorea eta adierazpena

- Irudiaren egitura

Jarraian, topaketei buruzko informazioa zabalagoa aurkituko duzue (gaiak, metodologia), eta bertan izena emateko bete beharreko baldintzak. Izena ematen duzuenen artean 10 beka hauek banatuko ditugu.

Irakurri jarraian dagoen informazio eta oinarriak: