Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-07-09

Mariasun Landaren omenezko ekitaldia

Uztailaren 9an, ostegunarekin, ilustrazioa, literatura eta musika uztartuko dituen ekitaldia egingo da Mariasun Landaren omenez Donostiako Aquariumean, Mariasun Landarekin solasean izenburupean.

Ekitaldia publiko zabalari irekia izango da et abertan Landaren bidailagun izan diren Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot eta Fina Casadelrrey idazleek hartuko dute parte, zuzenean marrazkiak sortuko dituzten Antton Olariaga, Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena ilustratzaileekin batera; Juantxo Zeberio musikaria lagun izango duten pianoan.

Ekitaldia UPV-EHUko Udako Ikastaroek Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatutako "Excellence in Basque Studies V" ikastaroaren gerizpean egingo da. Hain zuzen, ikastari hori aurten Mariasun Landaren omenezkoa izango baita.

Euskal literatura, ilustrazioa eta musika zuzenean gozatzeko aukera paregabea datorren uztailaren 9an, arratsaldeko 7etan.