Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-12-07

Maite Mutuberriak irabazi du Lazarillo saria

Maite Mutuberria (Eltzaburu 1985) ilustratzaileak irabazi du 2014ko Album Ilustratuaren Lazarillo saria, Marta Nuñezek idatzitako El país donde habitan las cigüeñas lanari egindako ilustrazioengatik. Sormen Literarioaren 2014ko Lazarillo saria, berriz, Maria Soler (Santiago de Compostela, 1970) galiziarrak irabazi du O meu pesadelo favorito lanarekin. Sari banaketa ekitaldia Madrilgo Haur eta Gazte Liburuaren XXXVIII. Azokaren baitan egingo da, abenduaren 13an, 12:00etan Conde Duque Zentroan.

O meu pesadelo favorito ipuinean Solerrek gaixorik dagoen haur bat egin du protagonista, sendagaien eraginez deliratzen ari den haur baten ametsak kontatzen dizkigu.

El país donde habitan las cigüeñas maitasunari eta itxaropenari idatzitako istorioa da. Liburuaren amaiera irekia da eta irakurketa bat baino gehiago izan ditzake, haurren edo helduen begiekin irakurtzea ere ez baita gauza bera. Irudiak eta testua oso ondo uztartu dituztela adierazi du epaimahaiak.