Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-03-23

Maite Gurrutxagaren lanak ikusteko azken egunak

Martxoaren 23an, igandean izango da Maite Gurrutxagaren lanak Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoan ikusteko azken aukera. Ondoren, martxoaren 26tik ekainaren 15era, Aitziber Alonsoren ilustrazio eta sormen-lanen txanda izango da.

Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortutako ekimena da Ilustratzailearen Txokoa. 2012ko urrian jarri zen martxan eta, harrez gero, Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga eta Maite Gurrutxagaren lanak egon dira erakusgai. Orain Aitziber Alonso ilustratzaile donostiarraren txanda izango da eta, ondoren, Jokin Mitxelenarena.