Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-03-31

Maite Gurrutxagaren eta Yolanda Mosqueraren lanak Bratislavako Biurtekora

Bratislavako Biurtekorako ilustratzaileak aukeratu ditu OEPLIk, bere lau atalen bitartez –Galtzagorri elkartea tartean–, epaimahai bat osatu zuen 10 ilustratzaileren lanak aukeratzeko. Epaimahakideak Víctor Rivas, Cristina Losantos, Tesa González eta Jokin Mitxelena izan dira eta aukeratu dituzten lanen artean Maite Gurrutxagaren Klak (Elkar, 2022) eta Yolanda Mosqueraren Itzal itzela (Ikaselkar, 2022) lanak daude; azken hau Leire Bilbao idazleak idatzitakoa da Mosquerak ilustratutakoa. Zorionak biei!

Elena Odriozolak irabazi zuen iaz Bratislavako Biurtekoan ematen duten saririk nabarmenena, Grand Prix-a eta aurtengo biurtekoan Odriozolaren lanen erakusketa ikusgai jarriko dute.