Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-08-10

Maite Gurrutxagaren "Bola" albuma finalista Compostelako sarietan

Compostela Sarien XIII. edizioko irabazlea Pietro Gottuso izan da Desde 1880 album ilustratuarekin eta Maite Gurrutxaga ilustratzaile eta sortzaile euskalduna finalista izan da Bola lanarekin. Zorionak Maite! Aurtengo ekitaldiko partehartzea nabarmena izan da, munduko hamaika tokitako 400 bat lan jaso dituzte eta kopuru horrek Gurrutxagaren lorpenari dagokion dimentsioa ematen dio. 

Gottusoren lanaren ardatza denboraren joana da zeinari liburu-denda batetik begiratzen dion. Compostelako Udalak eta Kalandraka argitaletxeak antolatzen duten lehiaketa da, nazioartean ospe gero eta handiagoa duena. 

Gurrutxagaren Bola album ilustratua berandu baino lehen esku artean edukitzeko aukera izatea espero dugu. Esandakoa, zorionak Maite!