Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-04-29

Maiatzaren 4an amaituko da booktrailerrak bozkatzeko epea.

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan bideorik onenari botoa emateko azken txanpan sartu gara. Apirilaren 1ean zabaldu zen botoa emateko aukera. 271 booktrailer jaso genituen guztira eta horietatik 91 booktrailer izan ziren Publikoaren bozka jasotzeko aukeratuak. Ikastetxeen kategorian, Donostiako La Salle ikastetxeko DBH 2B 04 Taldea dago lehen postuan 110 botorekin, ikastetxe bereko DBH 2B 05 Taldea da bigarrena 54 botorekin eta DBH 2A 02 Taldeak 50 botorekin jarraitzen du.

Gertu daude 48 eta 40 botorekin HIRUKOTEA  (Herri Ametsa) eta  GAI (Lizardi BHI) taldeak. Norbanakoen kategorian, berriz, DBH2 BAKARKA da lehena 252 botorekin, LAUKIAK  bigarren 22 botorekin.

Oraindik ez dago ezer erabakita beraz, zabaldu zuen ingurukoen artean eta bozkatu zure booktrailer gogokoenak. Bozketa maiatzaren 4an amaituko da eta edonork eman dezake botoa, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalean sartuta. 

Bozketan parte hartzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da.