Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-11-10

Literaturaren eta teknologia berrien arteko loturak aztergai LiburuTEKia jardunaldietan

Bizkaiko Foru Liburutegiak urtero antolatzen dituen LiburuTEKia jardunaldiak azaroaren 10etik 12ra egingo dira aurten Bilboko Rekalde Aretoan. Bertan, teknologia berriek kulturan, eta bereziki literaturan, izan dezaketen eragina eta erabilgarritasuna aztertuko dira: Internetek narrazioan eragin dituen aldaketak, irakurtzeko sistema berriak eta abar. Saio guztiak arratsaldez izango dira eta sarrera dohainik izango da.

Egitaraua azaroaren 10ean hasiko da, 18:00etan, Fernando Tarancon, Maria Eugenia Salaverri eta Dani Maien arteko solasaldi batekin: Sareen erabilera elkarteen zerbitzura.

Azaroaren 11n, 18:00etan, Danele Sarriugartek eta Patricia Millanek honako hitzaldia eskainiko dute: Preskriptore digitalak: Blogariak eta aldizkari literarioak. Ondoren, 19:15ean, blogen inguruko ekimen berriak aztertuko dituzte Mikel Agirregabiriak eta Julio Usandizagak.

Azaroaren 12an, berriz, Liburutegiak, digitalaren eta analogikoaren artean hitzaldi-solasaldia izango da  Catuxa Seoane, Fernando Juarez eta Ibon Idoiagaren artean.